Urola Ikastolako ikasleen bideoa ez da Lipdub lehiaketako bigarren fasera pasatu

Uztarria.eus 2010ko aza. 9a, 12:11

Atzo hasi zen bigarren fasea, eta Urola Ikastolako ikasleen bideoa lehiaketatik kanpo gelditu da

Bideoa ikusteko egin klik hemen

Urola Ikastolako batxilergo 1.mailako ikasle talde batek Lipdub lehiaketarako bideo bat grabatu zuen . Epaimahaiaren erabakiz, ez da bigarren fasera pasatu eta, beraz, lehiaketatik kanpo gelditu da.

Lehiaketako lehenego fasea joan den ostiralean, hilak 6, bukatu zen eta 30 bideo inguru jaso zituzten guztira. Bigarren fasea atzo, astelehena, hasi zen epaimahaikideek aukeratutako hamabost bideoekin. Orain, ikusleena da hitza. Beraiek aukeratuko baitute bideorik onena. Bideo onenaren egileek 3000 euroko saria eskuratuko dute.

Bigarren faseko bideo gustukoenari botoa emateko egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide