Jon den astelehenean, Azpeitiko eta Azkoitiko telefono konpainietako hiru dendetan ustez iruzurra egin zuen 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Azkoitian. Bi herrietako dendetan hogei iruzur eta faltsifikazio egitea leporatzen diote atzemandako gazteari.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak dokumentazio faltsua erabiltzen zuen iruzurra egiteko. Dokumentazio horrekin, beraz, ordenagailu eramangarriak, gama altuko telefonoak eta telefono mugikorretako kontratuak eskuratzen zituen.
Halaber, iturri horren arabera, balizko iruzurgileak tresna horiek merkatu beltzean saltzen zituen gero.