Gaur, 2010eko Bertso Parrandako bigarren kanporaketa egingo dute Azkoitiko Etxe Haitz tabernan, 23:00etan hasita. AZPIJO (Josu Azpillaga, Jokin Pio eta Joxin Iturriotz) eta XELA (Josu Oiartzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia) taldeak izango dira oholtza gainean.
Saioko irabazlea Azkoitian jokatuko den finalerdietara sailkatuko da. Zurten izango da kanporaketa, abenduaren 10ean.