Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen baitan, antzerki amateurraren txanda izango da asteburu honetan.
Gaur, ostirala, Itzurungo Uhinak antzerki taldeko zazpi emakumek azken 50 urteetako historiaren gogoeta kritikoa antzeztuko dute, Zer diyon?
lanarekin.
Azpeitiko Emakume Tailerreko kideek, (Lo)turak
antzezlana egingo dute bihar, larunbata. Sardinak latetan sartzen lan egiten duten emakume batzuen ezusteko bati aurre egin beharko diote bertan.
Igandean bukatuko dira antzerki amateurrak. Elgoibarko Taupada taldeak Isladak antzezlana aurkeztuko du jendaurrean.
Asteburuko antzezlanak
Azaroak 12, gaur. 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Itzurungo Uhinak taldearen Zer diyon?
antzezlana.
Azaroak 13, bihar. 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Azpeitiko Emakume Tailerraren (Lo)turak
antzezlana.
Azaroak 14, etzi. 19:30ean, Izarraitz pilotalekuan, Taupada taldearen Isladak
.