Uztarria Komunikazio Taldeak asteburu honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.
Nork egin du Antzerki Topaketak iragartzen dituen kartela? galderaren erantzuna Eguzkiñe Egaña da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Maitane Etxaniz, Aiora Iriarte eta Juan Irazu.
Maitane Etxanizek gaur, ostirala, Itzurungo Uhinak taldearen Zer diyon? antzezlana ikusteko sarrera bikoitz bat irabazi du. Aiora Iriartek, berriz, bihar, larunbata, Azpeitiko Emakume Tailerraren (Lo)turak obra ikusteko sarrera, eta Juan Irazu, igandeko Taupada taldearen Isladak antzerkirako beste bat.
Sarituei e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.
Hurrengo asteetako antzezlanak
Datozen asteetako antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.