Azpeitiko Udal Euskaltegiak euskara irakasle izateko lan poltsa ireki du. Interesa dutenek, eskaera azaroaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dute Azpeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean.
Eskaera egin ahal izateko Magisteritzako ikasketak, unibertsitate ikasketaren bateko diplomatura edo lizentziatura beharrezkoa da. Oinarriak eta eskaera orria udaletxean edo www.azpeitia.net eta www.erabili.com webguneetan eskuratu daitezke.