Josu Azpillaga, Jokin Sudupe Pio
eta Joxin Iturriotzek osatuta AZPIJO taldea sailkatu zen joan den ostiralean, hilak 12, Bertso Parrandako finalerdietara. XELA (Josu Oiartzabal Xenpelar
, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia) taldea izan zuten aurkari Azkoitiko Etxe-Haitz tabernan.
Erniarraitzeko epaileek erabaki zuten irabazlea nor zen, ikusleen botoen beharrik gabe. Saio umoretsua izan zen eta jendez gainezka egon zen taberna.
Beraz, AZPIJO taldeak Azkoitiko Zurt tabernan jokatuko den finalerdietako saioan izango da Jim Clarcken jokatuko den saioko irabazlearen kontra, abenduaren 10ean.