Datorren ostiralean, hilaren 19an, bertso afaria egingo dute Basazabal elkartean. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso izango dira bertso giroa jartzen.
Afaria 21:00etan hasiko da, eta bertara joan nahi dutenek 656 798 412 (Juanjo) edo 665 724 534 (Aitor) zenbakira deitu beharko dute osteguna baino lehen. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "30 euro inguru ordaindu beharko da afaria".