Astelehena gero eta gertuago da eta musikarien eguna ere bai, beraz. Urteroko legez, hilaren 22an, astelehenean, Santa Zezilia eguna ospatuko dute Antxieta Musika Eskolako eta Udal Musika Bandako ikasle eta arduradunek. Horren harira, gaur hasi eta datorren larunbatera bitartean hainbat ekimen egingo dituzte. Hala nola, kalejira, txokoladata, kontzertuak...
Hona egitaraua:
Azaroak 18, gaur: 19:00etan, Musikalean kalejira egingo dute Juan Antxieta Musika Eskolako kideek.
Azaroak 23, asteartea: 17:00etan, txokolate-jana, Juan Antxieta Musika Eskolan.
Azaroak 24, asteazkena: 18:30ean, Juan Antxieta Musika Eskolakoen emanaldia, Betharrametako aretoan.
Azaroak 26, ostirala: 18:30ean, Juan Antxieta Musika Eskolakoen emanaldia, musika eskolan bertan.
Azaroak 27, larunbata: 18:00etan, Azpeitiko Musika Bandaren kalejira, Plaza Txikitik. 19:30ean, Musika Bandaren kontzertua, udaletxeko arkupetan, Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatzarekin eta akordeoiko bi irakaslerekin.
Parrokiko Abesbatza
Parrokiko Abesbatzak ere ez du hutsik egingo musikarien zaindariaren inguruko ospakizunetan. Igandean, azaroaren 21ean, izango dute urteroko hitzordua.
Parrokian, 12:30eko mezan, hasiko dituzte ospakizunak. Perosiren meza abestuko dute abesbatzakoek, Pedro Illarramendik zuzenduta eta Maria Dolores Oteiza organo-jole dela. 14:30ean, berriz, Kiruri jatetxean elkartuko dira, bazkaltzeko. Han, hiru lagun omenduko ditu Parrokiko Abesbatzak: Mertxe Aizpuru Perez, Joxe Eizmendi Lazkano eta Joxe Etxaniz Beloki.