Gaur, ostirala, bertsoarekin zita izango dute bertsolari eta bertsozaleek 23:00etatik aurrera Txarrantxa tabernan. Bertan, 2010eko Bertso Parrandako hirugarren kanporaketa jokatuko dute JOXUBE (Joseba Agirre, Haritz Zubizarreta Xubi
eta BeƱat Lizaso) eta JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Artetxe eta Eneritz Eizmendi) taldeek.
Saio horretako irabazlea Orkatzeko garailearen, hau da, MAN taldearen (Aritz Etxeberria Ministro
, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi) aurka arituko da abenduaren 3ko finalerdian, Errezilen.