Errezilgo finalerdira, JOARE

Uztarria.eus 2010ko aza. 22a, 11:11

JOARE taldeko Eneritz Arzallus bertsotan.

Jokin Uranga, Eneritz Eizmendi eta Eneritz Arzallusek irabazi zuten Txarrantxako kanporaketa

Errezilgo Leten jokatuko den finalerdian izango dira JOARE eta MAN

Joan den ostiralean Bertso Parrandako hirugarren kanporaketa jokatu zuten JOXUBE (Joseba Agirre, Haritz Zubizarreta Xubi eta BeƱat Lizaso) eta JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Artetxe eta Eneritz Eizmendi) taldeek.

JOARE taldeak irabazi zuen kanporaketa. Beraz, abenduaren 3an Errezilgo Letea jatetxean jokatuko dute finalerdia JOARE eta MAN taldeek.

Azken kanporaketa

Ostiral honetan, Jim Clark tabernan jokatuko dute azken kanporaketa HATXE (Haritz, Txibilter, Etxaniz) eta SEI (Silvia, Eneritz, Izaro) taldeek. Ostiraleko irabazlea Etxe-Haitz tabernako irabazlearen aurka arituko da abenduaren 10eko finalerdian, Zurten.

Informazio gehiagorako eta saioaren zati bat ikusteko egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide