Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunda da datorren ostegunean, azaroaren 25ean. Hori dela-eta, Urola Kostako Koordinadora Feministak egitarau zabala antolatu du aste honetarako.
Bildume Feministak "emakume eta herritar guztiei dei egin" die ekimen eta mobilizazio desberdinetan parte hartu dezaten.
Azpeitiko egitaraua:
Azaroaren 23a, asteartea 19:00etan Tortura Sexistari buruzko hitzaldia emango dute sindikatu zaharrean (emakume preso ohi batek eta abokatu batek).
**Azaroaren 25a, osteguna. 19:30ean, elkarretaratzea izango da herriko plazan. Ikastetxeetan ere elkarretaratzeak egingo dituzte goizean zehar.
Azaroaren 27a, larunbata. 09:30ean, Autodefentsa txokoa emakumeentzat Sindikatu Zaharrean.