Euskal Presoak Euskal Harrietara lelopean, Boulder Txapelketa Herrikoia jokatu zuten larunbatean Gaztetxean. Neska zein mutil, 60 bat lagun aritu ziren lehian.
Goizean goizetik giro ederra zegoen Gaztetxean muntatu dituzten eskaladako blokeen inguruan. Goizean, hasiberriak lehiatu ziren aurrena. Nesketan, Nora Orbegozo izan zen irabazlea eta Maialen Lopetegi bigarrena. Mutiletan, berriz, Egoitz Lazkano lehenen eta Ander Agirre bigarren. Herrikoien txanda izan zen segidan. Leire Aranbarri gailendu zen nesken txapelketan eta Maite Segurola izan zen bigarrena. Ibon Labakak irabazi zuen mutiletan, eta Rote
izan zen bigarrena. Arratsaldean elitekoen txanda izan zen. Markel Mendieta 'Martxel'-ek irabazi zuen txapela eta Mikel Odriozola Plata
izan zen ondorengoa.
Sailkapena:
Hasiberriak:
- Neskak: 1.- Nora Orbegozo 2.- Maialen Lopetegi
- Mutilak: 1.- Egoitz Lazkano 2.- Ander Agirre
Herrikoiak:
- Neskak: 1.- Leire Aranbarri 2.- Maite Segurola
- Mutilak: 1.- Ibon Labaka 2.-
Rote
Elitea:
- - Markel Mendieta
Martxel
- - Mikel Odriozola
Plata
Txapelketako argazki bilduma ikusteko egin klik hemen