Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu duen argazkigintza digitaleko ikastaroan ezin da izenik eman, lekurik ez dagoelako. Hasieran 22 laguneko saioak egitea aurreikusten zuten, baina jendearen erantzuna ikusita, 30era igo dute ikasle kopurua. Hala ere, ez dago gehiagorentzat lekurik.
Ikastaroak arrakasta izan duenez, bigarren bat antolatuko dute datorren urteko martxoan-edo.
Gaur hasiko da
Gaur, osteguna, hasiko da ikastaroa Argazki Elkarteak Perez Arregi plazatxoan duen egoitzan. 19:00etan hasiko da, eta bi hilabete eta erdian ostegunero izango dira saioak.