Gaur, osteguna, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariek unibertsitatearen hezkuntza eskaintzaren inguruko azalpenak emango dituzte Azpeitian. Betharrametan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.
Unibertsitateko informazio orokorra emateaz gain, etorkizuneko ikasleek, unibertsitate-ikasketen inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute.