Atzo, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela-eta, Bilgune Feministak antolatuta, 19:30ean elkarretaratzea burutu zuten hainbat herritarek. 100 bat lagun bildu ziren udaletxe azpian, Istituzioek ez gaituzte babesten! Emakumeok autodefentsa!
lelopean emakumeenganako indarkeria salatzeko.
Autodefentsa txokoa, bihar
Biharko, larunbata, emakumeentzako Autodefentsa txokoa antolatu du Bilgune Feministak. 09:30ean izango da, Sindikatu Zaharrean.