Bertso Parrandako azken kanporaketa, Jim Clark-en

Uztarria.eus 2010ko aza. 26a, 13:11

Gaur izango da, 23:00etan hasita

HATXE eta SEI taldeak ariko dira kantuan

Gaur, ostirala, Bertso Parranda 2010eko azken kanporaketa jokatuko dute HATXE (Garmendia, Txibilter, Etxaniz) eta SEI (Silvia Etxaniz, Eneritz Artetxe, Izaro Zinkunegi) taldeek, Jin Clark-en.

Datorren astean, finalerdiak hasiko dira. Errezilgo Letea jatetxean izango da lehena, datorren ostiralean, abenduak 3. Bertan, JOARE eta MAN ariko dira oholtzan.

Gaurko irabazleak AZPIJO taldearen aurka jokatuko du abenduaren 10ean, Azkoitiko Zurt tabernan.

Finala, berriz, abenduaren 30ean izango da, Gaztetxean

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide