Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen izoztea salatzeko elkarretaratzea egin dute LABek deituta, Azpeitian. Hainbat pentsiodun elkartu dira udaletxe azpian, 10:30ean. LABek adierazi duenez, "gure helburua pentsio duinak hemen eta orain bermatzea da eta horretarako alternatiba bakarra Euskal Gizarte Segurantza Sistema osatzea da".
Hauek dira pentsiodunen eskaerak:
- Pobrezian bizi diren pertsonentzako gutxieneko errentak bermatzea.
- Berme fondoa berehala eratzea behar besteko kuota eta aurrekontu publikoekin.
- Aurrekontu publikoek finantzatutako kalitatezko zerbitzu sozialen sare publikoa osatzea.
- Egungo zerga eredua aldatzea: zerga politika zuzena eta mailakatua eratzea.
- Pentsio fondo pribatuei zerga laguntzak kentzea.