Urola Kostako Saharararen aldeko elkarteek hainbat ekimen antolatu zituzten larunbaterako, "Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko".
Goizean hasita, kotxe karabana egin zuten hainbat lagunek Zarautzetik Azpeitira. 12:00etan, Leok musika taldeak saharar emakumeentzat abian duen proiektuaren baitan, bideoklipa aurkeztu zuen Betharrametan. Amaitzeko manifestazioa egin zuten plazatik abiatuta, Maroko hiltzaile, Sahara askatu!
lelopean. 150 bat lagunek hartu zuten parte manifestazioan.