Gernikako akordioa sinatu zuten eragile politiko, sindikal eta sozialetako Azpeitiko ordezkariek Bake bidean
akordioa azaldu zuten joan den larunbatean, hilak 27. LAB, STEE-EILAS, Eusko Alkartasuna, Lokarri, Ezker Abertzalea, Aralar, Gazte independentistak, Ikasle Abertzaleak, Bilgune Feminista, Amnistiaren Aldeko Mugimendua eta presoen senideak elkartu ziren Frontoi Txiki atzeko zuhaitzaren azpian.
Azpeitiarrei abenduaren 11n Gernikako akordioa azaltzeko egingo den batzarrean "parte hartzeko deia" egin zieten han bildutakoek. Manuel Unanuek (EA), Xanet Esnaolak (Ezker Abertzalea) eta Juan Karlos Arellanok (Aralar) azaldu zituzten akordioaren ardatz nagusiak. Horretaz gainera, "agiriak jasotzen dituen eduki guztiak" euren egiten dituztela eta "eragileek eduki horiek beraien" egin ditzaten "lan egiteko konpromezua berrestsi" zuten. Akordioa "indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako oinarria" izan behar dela azaldu zuten.