Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko hirugarren batzarra egingo du bihar, asteazkena, 20:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean.
Sanagustin kulturgunea, bazkidetza eta Kultur Mahaiaren 2011ko plangintza eta aurrekontua, zein 2010eko balorazioa izango dituzte hizpide batzarrean.
Azpeitiko kultur talde denek (25ek), lau udal taldeek, udal kultur teknikariak, norbanako batzuek eta Mahaiko teknikariak osatzen dute Azpeitiko Kultur Mahaia .