IX. Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den larunbatean, hilak 28, Azkoitiko udaletxean.
Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek Agenda 21aren harira antolatutako lehiaketako aurtengo gaiak irisgarritasuna eta mugikortasuna
ziren. Hori dela-eta, parte hartzaileek gai horiekin lotura duten argazkiak aurkeztu zituzten lehiaketara.
Valentin Garcia (Azpeitia), Luis Llarni, Iñaki Aranburu (Azpeitia), Juan Joxe Agirre (Azpeitia), Carlos Martin eta Iñigo Olarte (Azpeitia) izan dira aurtengo lehiaketako irabazleak.