Landetako auzotarrek egitarau zabala antolatu dute bihar, asteazkena, hasiko diren San Eloy festetarako. Hainbat ekimen antolatu dituzte bihar hasi eta igandean bukatuko diren festetarako: auzo bazkaria, kontzertua, DJak, bertsolariak...
Mus Txapelketa azkarra jokatuko dute larunbatean Mendizabal erretegian eta, izena, egunean bertan eman beharko da txapelketa hasi baino lehen. Irabazleek 300 euroko diru-saria jasoko dute.
Hona egitaraua:
Abenduak 1, asteazkena. San Eloy Eguna.
14:30ean, Herri bazkaria Landeta jatetxean. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro ariko dira bertsotan. Felix eta AloƱa soinujoleek girotuko dute eguna.
Abenduak 3, ostirala.
22:00etan, Mus Txapelketa azkarra Mendizabal erretegian.
Abenduak 4, larunbata.
09:00etan, mendi bizikleta irteera Erreka Bike paretik hasita.
Lasterketa bukatutakoan, bazkaria Egizale Elkartean.
17:30ean, auzotaren arteko herri kirol erronka.
19:00etan, triki-poteoa Irantzu eta Mireia soinujoleekin.
20:30ean, auzo afaria Mendizabal erretegian.
22:00etan, Garraxika
taldearen kontzertua eta DJ Festa.
Abenduak 5, igandea. Auzoko Helduen Eguna.
11:00etan, meza Esklabetako elizan.
12:00etan, Herri kirolak: aizkora desafioa
12:30ean, Imanol eta Eneko soinujoleen emanaldia. Umeen jolasak eta zezen txikiak.
14:30ean, Auzoko Zaharren bazkaria Arroita Elkartean. Bertsolariak eta soinujoleek girotuko dute bazkaria.