Pello Gonzalez Ogasun eta Finantza diputatuak hitzaldia eskainiko du, bihar

Uztarria.eus 2010ko abe. 1a, 11:12

Sindikatu Zaharrean izango da, 18:30ean hasita

Egoera ekonomikoaz eta Gipuzkoako fiskalitateaz hitz egingo dute bertan

Pello Gonzalez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak (Hamaikabat) hitzaldia emango du bihar, osteguna, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean.

Egungo egoera ekonomikoa eta aurreikuspenak. Fiskalitatea orain izenburupean emango du Gonzalezek hitzaldia eta jardunaldia irekia izango da. Urola bailarako Hamaikabatek egoera ekonomikoa eta Gipuzkoako fiskalitatea enpresa eta herritarrei gerturatzeko asmoz antolatu du jardunaldia. Hamaikabatek adierazi duenez, "herritarrak gonbidatu nahi ditugu topaketan parte hartzera eta beraien iritzi eta zalantzak mahai gainean jartzera".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide