Gazteria Sailak hitzaldia eta arropa zein jostailu bilketa antolatu ditu

Uztarria.eus 2010ko abe. 1a, 12:12

Hitzaldia bihar izango da Sindikatu Zaharrean, 19:00etan hasita, eta teknologia berriez-eta hitz egingo dute

Jostailu eta arropa bilketa, abenduaren 3ra, ostirala, bitartean egingo dute Gaztelekuan eta Ludotekan

Udaleko Gazteria Sailak hitzaldia antolatu du bihar, ostegunerako. 19:00etan hasiko da Teknologia berriak, elektromagnetismoa eta osasuna landuko dituen hitzaldia, eta Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan izango da. Informazio gehiago behar duenak Gazte Informazio Bulegora, 943 15 71 60 zenbakira, deitu besterik ez du.

Jostailu eta arropa bilketa

Astelehenean, azaroak 29, hasi zen haurren jostailu eta haur arropen bilketa. Abenduaren 3ra arte, ostirala, Ludotekan eta Gaztelekuan jasoko dituzte erabilitako jostailu eta arropak. Ludotekan 17:00etatik 20:00etara bitartean eta, Gaztelekuan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 15ean, asteazkena, elkartrukea egingo dute udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "jostailu eta arropak egoera onean egon behar dute, beharra duten beste haur batzuentzat izango dira-eta".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide