Gazteria Sailak hainbat ekimen antolatu du Gabonetarako

Uztarria.eus 2010ko abe. 1a, 13:12

Abenduaren 27an hasi eta 30era bitartean izango dira ekimenak

.5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoek hilaren 3rako eman behar dute izena; 12tik 17ra bitartekoek, berriz, hilaren 4rako

Udaleko Gazteria Sailak hainbat ekimen antolatu ditu, urteroko legez, Gabonetako oporretarako. Abenduaren 27an, astelehena, hasiko da programazioa eta 30ean, osteguna, bukatu.

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek ekintza ugari antolatu dituzte 5 urtetik 12 urtera bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Hala nola: Bilboko PIN Gabon parkera ibilaldia, ekulanak, frontenis txapelketa... Izena bi ludoteketan (Iturritxiki eta Txiki Txoko) eman daiteke, abenduaren 3ra, ostirala, bitartean. Izen-ematea 12 euro ordaindu beharko dute ludotekako bazkideek eta bazkide ez direnek, berria, 15 euro.

.12 eta 17 urte bitartekoentzat ere hainbat ekimen antolatu ditu Gaztelekuak egun horiearako (abenduak 27, 28, 29 eta 30). Izena gaztelekuan bertan eman beharko da, abenduaren 4a baino lehen. Ekintza bakoitzak bere kostua du eta, beraz, izena ematen dutenek ekintzako ordaindu beharko dute. Pala Txapelketan, bizikleta irteeran eta Hip-hopa edo eskalada egin nahi dutenek 2 euro ordaindu beharko dituzte ekintzako. Aldiz, Karting edo izotz patinaira eta zinemara egingo duten egun osoko irteeran parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira.

Hona egitarau osoa:

**Ludoteka (HH5 – LH1 – LH2 – LH3)**

Abenduak 27, astelehena: Jokuz joku

Abenduak 28, asteartea: Azpeitiko Gabon parkera

Abenduak 29, asteazkena:

  • HH5 –LH1 –LH2: Olentzeroren etxera bisita
  • LH3: Bilboko PIN parkera

Abenduak 30, osteguna: Gabonetako eskulanak

Ludoteka (LH4, LH5, LH6)

Abenduak 27, astelehena: Kirol aldrebesak

Abenduak 28, asteartea: Frontenis Txapelketa

Abenduak 29, asteazkena: Bilboko PIN-era

Abenduak 30, osteguna: Gabonetako eskulanak

Gaztelekua (12-17 urte)

Abenduak 27, astelehena: III. Binakako Pala Txapelketa

Abenduak 28, asteartea: Azpeitia-Zumarraga bizikleta irteera

Abenduak 29, asteazkena: Karting edo izotz patinaia + zinema

Abenduak 30, osteguna: Eskalada edo Hip-Hopa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide