Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dute herriko ikastetxeek: Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Urola Ikastolak eta Iraurgi Ikastetxeak. Festa eta aldarri eguna denez, hainbat ekimen antolatu dituzte biharkorako.
Azpeitiko Ikastola Ikasberrin goizean goiz hasiko dute egitaraua. Haur Hezkuntzako haurretatik hasi eta Batxilergoko gazteetaraino hartuko dute parte ekimenetan. Mari Domingiren etorrera, herri kirolak, hamaiketakoa, ipuin kontaketa, jolasak... izango dituzte goiz partean. 13:30ean, bazkaldu egingo dute ikastolako aretoan eta, arratsaldean, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek eskainitako showa ikusi ahal izan da gimnasioan.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Urola Ikastolan ere Xabier Deunaren Eguna ospatuko dute bihar. Karmelo Etxegari Ikastolan, ikastola apaindu, irratsaio berezia, ipuin kontaketak, dantzak, jolasak, askaria... izango dituzte egun guztian zehar. Urola Ikastolakoek ibilaldi neurtua, marrazki lehiaketa, mihiluze lehiaketa, mus txapelketa eta hainbat kirol ekintza egingo goizean.
Iraurgi Ikastetxean ere adin guztietako ikasleek ospatuko dute Euskararen Eguna. Goizean hasita, herri kirolak, muralak, marrazkiak, bideo emanaldiak... egingo dituzte.