Gaur, ostirala, Bertso Parrandako lehenengo finalerdia jokatuko dute MAN (Aritz Etxeberria Ministro
, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi) eta JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Arzallus eta Eneritz Eizmendi) taldeek, Errezilgo Letea jatetxean, 23:00etan hasita. Gaur irabazten duenak finalerako txartela eskuratuko du.
Bigarren finalerdia
Bigarren finalerdia datorren ostiralean, hila 10, jokatuko dute Azkoitiko Zurt tabernan. Bertan, HATXE (Haritz, Txibilter
eta Etxaniz) eta AZPIJO (Josu Azpillaga, Jokin Pio
eta Joxin Iturriotz) ariko dira kantuan.
Finala Gaztetxean
Bertso Parranda 2010eko finala Gaztetxean izango da abenduaren 30ean. Bertan Letea eta Zurt-eko irabazleek kantatuko dute, 23:00etatik aurrera.