Datorren astearen hasieran, astelehenean, asteartean eta asteazkenean, saskibaloiko III. Gabon Saria jokatuko da, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako kiroldgietan, Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta. Alebin mailako neska-mutilen hamasei taldek hartuko dute parte txapelketan; zortzi talde neskenak eta beste zortzi mutilenak. Txapelketa, astelehen arratsaldean hasiko da eta asteazken eguerdiraino izango da. Txapelketa antolatzen Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek lagundu dute.
Hauxe da txapelketaren egutegia:
Abenduak 6, astelehena
- AZKOITIAN: 15:30ean, Iraurgi A-Zarautz. 17:00etan, Iraurgi- Zarautz.
- AZPEITIAN: 15:30ean, San Ignacio- San Viator eta Ardoi-Agustinos. 17:00etan, San Ignacio- Agustinos eta Ardoi Pielagos.
- ZESTOAN: 15:30ean, Easo- Iraurgi B. 17:00etan, Easo- Tabirako.
Abenduak 7, asteartea
- AZKOITIAN: 10:00etan, Zarautz-San Viator. 11:30ean, Zarautz-San Ignacio. 15:30ean, Agustinos- Iraurgi B. 17:00etan, Pielagos-Tabirako.
- AZPEITIAN: 10:00etan, Easo-Agustinos eta Ardoi-Iraurgi B. 11:30ean, Easo-Pielagos eta Ardoi-Tabirako. 15:30ean, Iraurgi A- San Viator eta Zarautz-San Ignacio. 17:00etan, Iraurgi-San Ignacio eta Zarautz-Agostinos.
- ZESTOAN: 10:00etan, Iraurgi A-San Ignacio. 11:30ean, Iraurgi-Agustinos. 15:30ean, Easo-Ardoi. 17:00etan, Easo-Ardoi.
Abenduak 8, asteazkena
- AZKOITIAN: 09:15ean, mutiletan 7. eta 8. gelditu direnak eta 10:30ean, nesketan 5. eta 6. gelditu diren taldeen arteko partida.
- AZPEITIAN: 09:15ean, nesken finalerdiak. 10:30ean, mutilen finalerdiak. 11:45ean, nesken eta mutilen finalak jokatuko dira. 13:00etan, sari banaketa.
- ZESTOAN: 09:15ean, nesketan 7. eta 8. gelditu direnak. 10:30ean. mutiletan 5. eta 6. postuak.