'Egunkaria', 20 urte

Enekoitz Esnaola ('Egunkaria'-ko kazetari ohia) 2010ko abe. 6a, 19:12

Auzitegi Nazionalak 2003an ixteko agindua eman izan ez balu, Euskaldunon Egunkaria-k gaur hogei urte beteko zituzkeen, 1990eko abenduaren 6an sortu zutelako

Argazkia 1990eko abenduaren 5ekoa da, eta hor ageri dira kazetako langileak Lasarte-Orian, 1. zenbakiak noiz irtengo. Haien artean ageri da Jose Luis Aizpuru azpeitiarra -erdi-erdian zutik, basoarekin—

Egunkaria-k gaur 20 urte beteko zituzkeen, baldin eta Guardia Zibilak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak itxiko ez balute 2003ko otsailaren 20an.

Sorreraz eta itxieraz hiru datu baizik ez:

  • Herri plataforma batek sortu zuen Egunkaria.
  • Honen oinarriak: euskaltzalea, nazionala, baterakoia, zabala, independentea erdal komunikabideetatik, independentea erakunde publikoetatik eta alderdi politikoetatik, ez-instituzionala, diruz lagundua, militantea, profesionala eta berria.
  • Egunkaria itxi zutenean, hurrengo egunean bertan euskarazko beste egunkari nazional bat atera zuten hango langileek: Egunero.

---

Egunkaria-ko azpeitiar langileen web berezia

Egunkaria mintzagai bertako langileen ahotik (2003-03-20)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide