Aste honetan ere jolas eta arropa bilketa egingo dute

Uztarria.eus 2010ko abe. 7a, 10:12

Jostailu eta arropa bilketa ostirala, hilaak 10, bitartean egingo dute Gaztelekuan eta Ludotekan

Abenduaren 15ean, berriz, jasotako arropa eta jostailuen elkartrukea egingo dute udaletxeko arkupetan

Joan den astelehenean, azaroak 29, hasi ziren haurrentzako arropa eta jostailuak biltzen. Berez, joan den ostiralera arteko epea zegoen arropa eta jostailuak jasotzeko, baina beste astebez behintzat jasotzen jarraituko dute.

Ludotekan eta Gaztelekuan jasoko dituzte erabilitako jostailu eta arropak. Ludotekan 17:00etatik 20:00etara bitartean eta, Gaztelekuan, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Jasotakoen elkartrukea

Abenduaren 15ean, asteazkena, elkartrukea egingo dute udaletxeko arkupetan, 10:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 17:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "jostailu eta arropak egoera onean egon behar dute, beharra duten beste haur batzuentzat izango dira-eta".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide