Mendi Astea antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.eus 2010ko abe. 9a, 13:12

Abenduaren 14tik 17ra bitartean egingo dute

Lehenengo hiru emanaldiak 21:00etan izango dira eta, laugarrena, 19:30ean

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du hilaren 14tik 17rako. Horrebestez, lau emanaldirekin gozatzeko aukera izango dute mendia gustuko dutenek. Emanaldiak Lagun Onak Mendi Bazkunaren aretoan izango dira; lehenengo hirurak 21:00etan hasiko dira eta laugarrena, berriz, 19:00ean.

Hona egitaraua:

  • Abenduak 14, asteartea. 'Auñamenditik Mont Blanc-era' hitzaldia eskainiko dute Benantxio Irureta, Aitor Unanue eta Joseba Letamendiak.
  • Abenduak 15, asteazkena. Ama dablan emanaldia eskainiko dute Jose Luis Izagirre, Igotz Arenas eta Igor Elorzak.
  • Abenduak 16, osteguna. Alberto Zerainek Chogoriren bi aurpegiak lana aurkeztuko du.
  • Abenduak 17, ostirala. Maria Eugenia Eguzkizak Danubio ondoan bizikletan egin zuen ibilbideaz hitz egingo du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide