2010eko Azpeitiko kirolaria aukeratuko dute hilaren 18an, udaletxean

Uztarria.eus 2010ko abe. 10a, 12:12

Urteroko moduan, herriko kirol elkarteek hautagaiak aukeratuta dituzte

Zazpi mutil eta lau neska dira hautagaiak

Urteroko legez, herriko kirol elkarteek aukeratu dituzte Azpeitiko kirolaria 2010erako hautagaiak eta kirol elkarteetatik kanpo dabilen hautagaia ere bai. Aurtengoan, lau emakume eta zazpi gizonezko daude hautagaien artean.

2010eko Azpeitiko kirolaria ekitaldia abenduaren 18an, larunbata, egingo dute udaletxeko areto nagusian. Udalak jakinarazi duenez, kirol elkarteek aurkeztutako zerrendan eta herrian ezohikoak diren lorpenetan oinarrituta aukeratu dute 2010eko Azpeitiko kirolaria.

Hona hautagaiak:

Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Jon Dominguez

Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Jose Mari Blanco

Escuderia Lagun Artea: Urtzi Oteiza

Azpeitiko Karate Elkartea: Asier Huegun

Ilunpe Pilota Elkartea: Xabier Aldalur

Ikasberri Kirol Elkartea: Urtzi Lopetegi

Iraurgi Saskibaloi Taldea: Ana Larrañaga

Judo Club Kimura: Maria Isabel Zabaleta

Izarraitz Igeri Elkartea: Ainhoa Goenaga

Lagun Onak Futbol Taldea: Eguzkiñe Peña

Kirol elkarteetatik kanpo (Erremontea): Jagoba Labaka

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide