Uztarriak bi kultur ekitalditarako sarrerak zozkatuko ditu

Uztarria.eus 2010ko abe. 10a, 13:12

Rafa Rueda, Anari eta Mikel Urdangarinen kontzerturako eta Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak zozkatuko ditu

Sarrerak eskuratzeko galdera honi erantzun beharko diote bazkideek: Zenbat urte beteko dira aurten Txapel hil zela?

Uztarria Komunikazio Taldeak bi kultur ekitalditarako sarrerak ditu bazkideen artean zozkatzeko. Batetik, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatu duen Kulturaldiaren baitan Anari, Rafa Rueda eta Mikel Urdangarinek emango duten kontzerturako bi sarrera bikoitz. Bestetik, Txapelen omenezko bertso saiorako beste bi sarrera bikoitz.

Kontzerturako eta bertso saiorako sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak (izen-abizenak eta EHNA/NAN zenbakia) uztarria@uztarria.com helbidera, eta adierazi zein ekitaldirako sarrerak nahi dituzun:

Zenbat urte beteko dira aurten Txapel hil zela?

Erantzunak bidaltzeko epea datorren ostegun goizean (abenduak 16) bukatuko da.

Azkoitiko Baztartxo antzokian Rafa Rueda, Anari eta Mikel Urdangarinek eskainiko duten kontzerturako sarrerak lehiatilan erosteaz gain, Azpeitiko eta Azkoitiko tabernetan eskura daitezke 10 euroren truke.

Txapelen omenezko saiorako sarrerak, berriz, bost euroren truke eskuratu ahal izango dira ohiko tokietan.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide