Eider Joaristik diseinatuko du 2011ko umeen danborradako karroza

Uztarria.eus 2010ko abe. 10a, 18:12

Zortzi proiektu aurkeztu dira Udaleko Festa Batzordeak antolatutako lehiaketara

Julian Barrenetxearen heriotzaren 50. urteurrena eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren sorreraren mende laurdena izango dira karrozaren gaiak

Eider Joaristi Madrazo azpeitiarrak diseinatuko du 2011ko sansebastianetako umeen danborradako karroza. 2009an hutsik gelditu ondoren, aurten zortzi proiektu aurkeztu dira Udaleko Festa Batzordeak antolatutako karroza lehiaketara. Lehiaketarako deialdia urri amaieran egin zuten eta azaroaren 30ean bukatu zen lanak aurkezteko epea. Festa Batzordeak joan den abenduaren 2an aztertu zituen lehiaketara aurkezturiko lanak eta, aho batez, 2011ko urtarrilaren 20an kalera aterako den karroza diseinatzeko ardura Joaristiri ematea erabaki zuten batzordekideek. 1.500 euro jasoko ditu irabazleak, sari gisa.

Julian Barrenetxearen heriotzaren 50. urteurrena eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren sorreraren mende laurdena izango dira karrozaren gaiak

Karroza lehiaketaren irabazlearen izena jakinaraztearekin bat, Festa Batzordeko zinegotziek "proiektu berri honek Udalak eskatutako betebeharrak jasotzen" dituela adierazi dute, Eider Joaristik "2011ko karroza horretan goraipatu behar zen gaia modu egoki, profesional eta eguneratuan aurkeztu" duela gaineratuz. Era berean, Udalak lehiaketara aurkeztu diren gainerako egileei "eskerrak" eman izan nahi dizkie, "datorren urtean berriro" aurkeztera animatuz.

Julian Barrenetxearen heriotzaren 50. urteurrena eta Julian Barrenetxea Abesbatzaren sorreraren mende laurdena izango dira karrozaren gaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide