Trindoor lehiaketako finalerdia jokatuko du bihar Azpeitiko taldeak

Uztarria.eus 2010ko abe. 10a, 19:12

Markinaren aurka lehiatuko da proba hirukoitzean

Beste hiru finalerdiak ere bihar jokatuko dira, eta lau sailkatuek abenduaren 18an jokatuko dute finala

Bihar, larunbata, Azpeitiko taldeak (Ugaitz Agirregomezkorta, Unai Iparragirre eta Xabat Manzisidor) Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioak antolatutako Trindoor lehiaketako finalerdia jokatuko du Markinako hirukotearen kontra.

Bestalde, Hernani eta Orioko taldeek, Aizarnazabal eta Pasai San Pedrokoek eta Gernika eta Durangoko hirukoteek ere bihar jokatuko dituzte proba hirukoitzeko finalerdiak. Lau kanporaketetatik talde bana sailkatuko da abenduaren 18an, larunbata, jokatuko den finalera.

Azkoitiarrak txapelketatik kanpo

Azaroaren 20an, jokatu zuten Azpeitia eta Azkoitiko taldeek erronka klasikoa. Azpeitiko hirukoteak irabazi zuen proba eta, denboraldiko hirugarren marka onena egin zuen: 15 minutu eta 22 segundo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide