Hirugarrenez segidan irabazi du bart Lan Mobel Iraugik Espainiako Zilarrezko LEB Ligako denboraldian. Santurtzin lortu du garaipena, ozta-ozta: 74-75.
Partida bukatzeko minutu bat falta zela, ordea, sei puntu behetik zihoan. Borja Martinezen azkeneko minutuko jokoa erabakigarria izan da Iraurgik irabazteko, bere hiruko saskiratze eta baloi lapurretarekin.
Zilarrezko LEBen 11 partida jokatu dituzte dagoeneko eta Iraurgik lau irabazi ditu.
Santurtzi 74. (12+21+23+18) Casado (9), Leichtweis (8), Read (12), Sanchez (12), Calbarro (12), Hampl (18), Torres, Hernandez (3).
Lan Mobel ISB 75. (16+22+19+18): Bratton (14), Mortellaro (15), Cavada (1), Osa (5), Ibargutxi (16), Aritz Martinez (6), De la Iglesia (6), Paez (2), Azkue, Borja Martinez (10).