HATXE taldea ere Gaztetxeko finalean izango da

Uztarria.eus 2010ko abe. 13a, 11:12

MAN taldearen kontra arituko da

Abenduaren 30ean izango da, 23:00etan hasita

Joan den ostiralean HATXE (Haritz, Txibilter eta Etxaniz) eta AZPIJO (Josu Azpillaga, Jokin Pio eta Joxin Iturriotz) taldeek kantatu zuten Azkoitiko Zurt tabernan Bertso Parranda 2010eko bigarren finalerdian.

HATXE taldea izan zen garailea eta, beraz, Gaztetxean egingo den finalean izango da MAN taldearen kontra. Abenduaren 30ean izango da, 23:00etan hasita.

Informazio gehiagorako egin klik hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide