Urolako Trena kendu zutela hogeitalau urte pasatxo diren honetan, berriro ere martxan hasi liteke Azpeitia eta Zumaia artean. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saila Azpeitia eta Zumaia arteko Urolako trenbidea berriro irekitzea aztertzen ari da. Gaur egun errepidez garraiatzen diren merkantziak eramateko aukera ona izan daitekeelakoan dago Eusko Jaurlaritza eta, hori dela-eta, Euskal Trenbide Sareak ikerketa egin du proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko.
Bestalde, trena berriro jartzeak sei geltoki berritzea eta hamazazpi kilometroko ibilbidea zabaltzea eskatzen du.
Alkatearen eskaera
Julian Eizmendi alkateak duela hilabeteko artikulu batean zioen "Gipuzkoako errotondan irlatxoa" dela Azpeitia ere, eta kexa agertu zuen. Tren linea berria eskatzen zuen.
Treneko bidaiariak
Eusko Jaurlaritzak trena jartzeko egin duen ikerketa ikusita, Azpeitiko Udalak bidaiariek joan-etorriak egin ahal izateko alegazioa aurkeztu du. Orain Eusko Trenbide Sareak alegazioa aztertu eta ikerketa egingo du.
Iaz ere antzera
2009ko udan gai hau bolo-bolo ibili zen Azpeitia eta inguruetan. Trena merkantziarako soilik erabiltzeak desadostasunak sortu zituen eta.