Animatu Kultur Mahaian bazkide egitera

Kepa Urbieta (Kultur Mahaiaren izenean) 2010ko abe. 13a, 16:12

Urtean 10 euro besterik ez dira, eta zozketak-eta egingo ditugu bazkideen artean

Zure ekarpenarekin Azpeitiko kultur mugimenduari gorputz sozial handiagoa emango diozu, eta Kultur Mahaiaren 2011ko proiektuak lortzen eta aurrekontua (19.000 euro) betetzen lagunduko duzu

Bazkide egiteko idatzi hona izen-abizenak eta telefono zenbakia

Ireki dugu Sanagustin kulturgunea, eta horrekin batera hasi dugu herritarren artean Kultur Mahaian bazkide egiteko kanpaina (orain arte Mahaiko taldeetako kideen artean egin dugu).

Helburua herritarren ekarpenarekin Azpeitiko kultur mugimenduari gorputz sozial handiagoa ematea da. Orain arte lorpenak izan ditugu kultur azpiegitura, komunikazioa, kultur ekimen eta barne koordinazio lanetan, eta 2011rako helburu garrantzitsuak ditugu —eta 19.000 euroko aurrekontua—.

Animatu, beraz, bazkide egitera. Urtean 10 euro besterik ez dira. Gainera, zozketa batzuk-eta egingo ditugu bazkideen artean.

Bazkide egiteko idatzi hona izen-abizenak eta telefono zenbakia, edo: deitu 622 500 113ra (Kepa) edo etorri egoitzara (Perez Arregi plaza 1, behea).

(oharra: izaera pertsonaleko datuak babesteko legedia jarraituko du Kultur Mahaiak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide