Uztarriak bazkideen batzarra egingo du larunbatean

Uztarria.eus 2010ko abe. 13a, 18:12

Zuzendaritzak 2010eko kontuak eta datorren urtera begira dituen asmoak azalduko ditu

Baigera I-eko aretoan izango da; lehenengo deialdia 11:45ean eta bigarrena 12:00etan

Uztarria Komunikazio Taldeko zuzendaritzak 2009ko batzarretik hona egindakoa azalduko die bazkideei larunbat honetan (abenduaren 18an), urteroko batzarrean. Dagoeneko Uztarriako taldeak helarazia die deialdia bazkideei. Baigera I-eko aretoan egingo da batzarra. Lehen deialdia 11:45ean izango da eta bigarrena, berriz, 12:00etan.

2010eko ekintzen balantzea aurkeztuko du Uztarriak batzarrean eta horrekin batera, urte bereko balantze ekonomikoaren berri ere emango da. Horrez gain, Eregi Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresaren balorazioa egingo da eta 2010eko balantze ekonomikoa aurkeztuko da. Bazkideei etorkizuneko erronkak ere aurkeztuko zaizkie eta datorren urterako aurrekontua ere azalduko zaie. Batzarraren bukaeran, galdera-erantzunen tartea zabalduko da.

Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie bazkideei euren laguntzarengatik eta bazkide guztiak gonbidatu nahi ditu larunbateko batzarrera.

Oraindik bazkide ez bazara, eta Uztarria komunikazio proiektuko bazkide izan nahi baduzu, eta horrekin, gure proiektu hau zeure egin, klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahalko duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide