Azpeitia herriarteko Trindoor Txapelketako finalean izango da

Uztarria.eus 2010ko abe. 14a, 10:12

Larunbatean jokatu zuen Azpeitiko taldeak finalaurrekoa Markinaren kontra

.15 minutu eta 10 segundoko denbora egin zuten herrikoek

Azpeitiak lortu du Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioak antolatutako Trindoor lehiaketako finalera sailkatzea. Azpeitiko taldeak (Ugaitz Agirregomezkorta, Unai Iparragirre eta Xabat Manzisidor) joan den larunbat arratsaldean jokatu zuen finalerdia Markinaren kontra eta 12 segundoko aldea aterata irabazi zuten azpeitiarrek norgehiagoka.

Ugaitz Agirregomezkortak egin zuen arraunean lehendabizi, eta 3 minutu eta 06 segundoko denbora eginda amaitu zuen bere saioa. Ondoren, Unai Iparragirrek bizikletaren gainean erakustaldi ederra egin zuen eta 9 minnutu eta 07 segundoko denbora eginda eman zion erreleboa Xabat Manzidorri. Azkenean, lasterka ere ederki aritu zen Manzisidor eta bukaeran, 15 minutu eta 10 segundotan amaitu zuten proba.

Abenduaren 18an jokatuko dute finala. Lauko finala izango da eta Azpeitia ere hor ariko da nor baino nor.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide