Ainhoa Goenaga igerilaria Neguko Espainiako Txapelketan izango da

Uztarria.eus 2010ko abe. 14a, 13:12

Aingoa Goenaga ikurrinari eusten eskubian, Euskadiko Selekzioko igerilariekin.

Madrilen 9. postua eskuratu zuen 100 metro eta 200 metro bizkarren

Izarraitz Igeri Elkarteko alebin eta benjamin mailako igerilariak Eibarko Gabon Kopan izan ziren zapatuan

Duela bi aste Iruñean jokatutako Euskal Herriko Txapelketan 100 metro eta 200 metro bizkarren garaipena lortu ondoren, aste honetan Madrilen izan da Ainhoa Goenaga azpeitiar igerilaria, Euskadiko Selekzioarekin. 100 metro eta 200 metro bizkarren 9. postua eskuratu zuen Izarraitz Igeri Elkarteko kideak eta, beraz, Sabadellen jokatuko diren Neguko Espainiako Txapelketan izango da azpeitiarra.

Taldekako bi frogatan, 4x1000 librean eta 4x1000 estiloetan, ere hartu zuen parte Goenagak, eta zazpigarren postua lortu zuten sailkapen orokorrean.

Eibarko Gabon Kopa

Joan den zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako igerilariak Eibarko Gabon Kopan izan ziren. 18 domina eta hiru garaikur lortu zituzten.

Hona igerilarien lorpenak:

Urrezko dominak: Joanes Astigarraga eta Maialen Sudupe (50 metro bizkar), Maitane Goenaga (50 metro bular), Eneko Caballero eta Paula Urrestilla (50 metro libre), Jakes Arteaga, Miren Caballero eta Maialen Aizpuru (50 metro tximeleta), Eva Astigarraga (100 metro bular) eta Oihana Goenaga eta Aiora Beristain (100 metro libre).

Zilarrezko dominak: Jakes del Pozo (50 metro libre) eta Julen Uranga (100 metro bizkar).

Brontzezko dominak: German Aranburu eta Jone Goenaga (50 metro bizkar), Eneritz Aramendi (50 metro libre) eta Gorka Garate eta Mikele Lapeira (100 metro bular).

Dominarik lortu ez, baina parte hartu zuten igerilariak: Nagore Odriozola (6.postua) eta Jokin Badiola (7. postua) 50 metro bizkarren. Naroa Muñoz (4. postua) 50 metro bularren. Maialen Badiola (5. postuan), Iñaki Etxeberria (8. postuan), Aratz Iraola (9. postua), Mikel Orbea eta Maria Otaegi (10.postua) 50 metro librean aritu ziren. Imanol Odriozola (4. postua) 100 metro bularren eta 100 metro librean Eritz Garate (4. postua).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide