Itziar Aizpuruak eta Joxean Agirrek hitzaldia eskainiko dute

Uztarria.eus 2010ko abe. 14a, 14:12

Joxean Agirre eta Itziar Aizpurua.

Ostegunean, hilak 16, izango da Sindikatu Zaharrean, 20:30ean hasita

Burgosko prozesuaz eta Euskal Herriko errepresioaz ariko dira

Ostegunean, hilak 16, Itziar Aizpurua eta Joxean Agirrek Burgosko prozesua eta errepresioa Euskal Herrian izenburupean, hitzaldia eskainiko dute. Orkatz Kultur Elkarteak antolatu du solasaldia eta Sindikatu Zaharrean izango da, 20:30ean hasita.

Abenduan 40 urteko beteko dira Burgosko epaiketa egin zela, eta Itziar Aizpurua epaiketa hartan auziperatua izan zenez, epaiketaren nondik norakoak-eta azalduko ditu. Joxean Agirre euskal preso politiko ohia da, eta orain dela gutxi aurkeztu duten Gernikako seme alabak lanaren inguruan hitz egingo du. Liburu horretan, azken 50 urteetan errepresioak utzitako datu eta gertaerak jasotzen ditu Agirrek.

Behin hizlariek bukatzen dutenean, hitzaldira joaten direnek galderak egiteko edota iritzia emateko beta izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide