Gaur, asteazkena, Mendebaldeko Saharan bizi duten giza eskubideen urraketari buruzko hitzaldia emango dute Ahmed Yeddou Salem Lemara Gdaim Izik Aaiungo kanpamentuan atxilotu eta torturatu zuten sahararrak eta El Mami Amar Salem Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidente eta giza eskubideen ekintzaile ezagunak.
Betharrametako aretoan izango da, 19:00etan hasita. Antolatzaileek azaldu dutenez, "Sahara inoiz baino egoera latzagoa bizitzen ari da, eta gero eta gutxiago da Mendebaldeko Saharatik iristen zaigun informazioa. Oso gutxi dakigu Aaiun ondoko kanpamentuan azaroan gertatu zenari buruz. Gutxi dakigu egunero lurralde okupatuetan bizi duten egoerari buruz... hitzaldi horren bidez, hedabideetan ematen ez den informazioa azaldu nahi zaie herritarrei".
Ekimen gehiago larunbatera bitartean
Joan den ostiralean hasi zen Saharar herriari elkartasuna adierazteko Astea eta hainbat ekimen egingo dute larunbatera bitartean.