Lagun Onak Mendi Bazkunak batzar nagusia egingo du larunbatean

Uztarria.eus 2010ko abe. 15a, 12:12

.18:00etan egingo dute, elkartearen egoitzan

Larunbatean, afaria egingo dute elkarteko kideek eta izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da

Datorren zapatuan, hilak 18, 2010. urteko batzar nagusia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Elkartearen egoitzan izango da batzarra, 18:00etan hasita.

.2010. urtean antolatu dituzte irteera, mendi aste eta ekimenen balorazioa egingo dute. Datorren urtera begira dituzte asmo eta erronkez ere hitz egingo dute.

Elkarteko kideek, behin batzarra bukatuta, afaria egingo dute eta izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide