Azpeitiarrak Zizurkilgo Gau Kroseko podiumean

Uztarria.eus 2010ko abe. 15a, 15:12

Nerea Etxeberriak emakumezkoetan eta Xabat Manzisidorrek gizonezkoetan, biek bigarren postuak eskuratu zituzten

Larunbat iluntzean jokatu zen proba eta hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten

Batzuk parrandan ari ziren bitartean, beste batzuk lasterka ari ziren joan den larunbat iluntzean Zizurkilen jokatu zen XIV. Gau Krosean. Hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten 7 kilometro eta erdiko gaueko lasterketa honetan -13k hain zuzen-, eta bik podiuma egitea lortu zuten gainera.

Nerea Etxeberria azpeitiarra bigarrena izan zen emakumezkoetan 0:26:30 denbora eginda, eta Xabat Manzisidor ere bigarren sailkatu zen gizonezkoetan. Lasterketa irabazi zuen Walid Wahlit-engandik hemeretzi segundora iritsi zen Manzisidor helmugara eta 0:22:29 izan zen bere denbora. Lasterketako sailkapena kontsultatzeko klikatu hemen.

Manzisidorrek larunbat arratsaldean jokatu zen Euskadi Irratiak antolatutako herriarteko Trindoor lehiaketan ere parte hartu zuen, eta finalera sailkatu zen Azpeitiko taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide