Ezker abertzalearen legalizazioa aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean

Uztarria.eus 2010ko abe. 16a, 12:12

.12:30ean izango da, plazan

Elkarretaratzea bukatutakoan giza katea egingo dute "eskubide zibil eta politikoen errespetua exijitzeko"

Ezker abertzaleak legalizazioaren aldeko kontzentrazioa deitu du larunbaterako, hilak 18. 12:30ean egingo dute elkarretaratzea, plazan. Antolatzaileen arabera, "abian dugun prozesu politikoan, lan politikoa egiteko aukera berdintasuna izatea gutxieneko baldintza da".

Behin elkarretaratzea bukatzen dutenean, giza kate bat egingo dute kalean, "eskubide zibil eta politikoen errespetua exijitzeko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide