Uztarriak zozkatu ditu kultur ekitaldietarako sarrerak

Uztarria.eus 2010ko abe. 16a, 13:12

Anari, Rafa Rueda eta Mikel Urdangarinen kontzertura joateko bi sarrerak Jose Angel Iriondo eta Oihana Zuazolazigorrari tokatu zaizkie

Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak, berriz, Joseba Galarraga eta Itziar Olaizolari

Uztarria Komunikazio Taldeak bi kultur ekitalditarako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatu duen Kulturaldiaren baitan Anari, Rafa Rueda eta Mikel Urdangarinek emango duten kontzerturako sarrera bikoitzak Jose Angel Iriondo eta Oihana Zuazolazigorragak jasoko dituzte. 22:30ean hasiko dira kontzertuak.

Bestetik, Txapelen omenezko bertso saiorako bi sarrera bikoitzak Joseba Galarraga eta Itziar Olaizolak irabazi dituzte. Saioa 22:30ean hasiko da.

Irabazleei e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Zenbat urte beteko dira aurten Txapel hil zela? galderaren erantzuna 41 urte (1969, maitzak 1) da.

Hala eta guztiz, sarrerak tokatu ez zaizkienek, Azkoitiko Baztartxo antzokian Rafa Rueda, Anari eta Mikel Urdangarinek eskainiko duten kontzerturako sarrerak lehiatilan eta Azpeitiko eta Azkoitiko tabernetan erostek aukera izango dute, 10 euroren truke.

Txapelen omenezko saiorako sarrerak, berriz, bost euroren truke eskuratu ahal izango dira ohiko tokietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide