.2010. honetan 40 urte beteko ditu Eusebio Eizmendi Txapel bertsolariaren omenez herrian urtero egiten den bertso saioak. Azken urteetan saioa antolatzearen ardura hartua duen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, berriz, 10 urte bete ditu aurten. Horrenbestez, bi urteurren borobilok uztartu eta Txapelek 40, Erniarraitzek 10
jaialdia antolatu du gaurko (ostirala) Erniarraitzek. Sanagustinen izango da, 22:30ean hasita.
"Jaialdi berezia" izango da gaurkoa, Erniarraitzetik nabarmendu dutenez. Izan ere, elkarteko familia handiaren ordezkaritza zabalak hartuko du parte bertan. Lau belaunalditako hogei bertsolari igoko dira oholtzara, hain zuzen: bertsolaritza eskolan lantzen duten lau gaztetxo (Jon Ander Iriondo, Jon Odriozola, Jon Gurrutxaga eta Xabier Oroz), Erniarraitzeko gazteen arteko bi belaunaldi (Eneritz Artetxe, Eneritz Arzallus, Eneritz Eizmendi, Silvia Etxaniz, Josu Oiartzabal Xenpelar, Jokin Sudupe, Nekane Zinkunegi eta Izaro Zinkunegi, batetik; eta Jokin Uranga, BeƱat Lizaso, Haritz Etxeberria Ministro eta Ruben Gorrotxategi, bestetik) eta elkarteko beteranoak ere bai (Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso eta Joan Jose Eizmendi Loidi Saletxe).